CBASK kluba

CBASK kluba 1.999an sortu zen inguru honetako biztanleek zuten interesa eta arduren ondorioz.

Klubeko helburuak honako hauek dira:

  • Altsasu eta Sakanako biztanleen arten saskibaloia sustatu eta hedatzea, baita berarekin erlazionaturiko jarduera ere.
  • Kirol praktikaren bitartez baliotan heztearen sustapena, SASKIBALOI JOKALARIAK hezten direlarik.
  • SENIOR eta JUNIOR mailatan, saskibaloian aritu diren pertsona guztiak jaso, NAFARROAKO KIROL JOKOETAN ibili diren haurrengandik hasita, kirol honetan garatzen joan ahal izateko.

Gaur egun CBASK eta Udalaren erlazioa derrigorrezkoa eta beharrezkoa da kirol eskola antolatu eta Nafar Kirol Jokoetan parte hartzeko.

Hau guztiaren kudeaketa Klubak egiten du, betiere Udalaren oniritziaz. Azken honek jokalarien formakuntzak suposatzen duen gastuak ordaintzen ditu. Gastuak, laburbilduz, monitoreak, instalazioak eta entrenamenduetarako materiala izango lirateke.

Nafar Kirol Jokoetako izen emateak, arbitraje, mahaiak eta ekipazioak klubak ordaintzen ditu.

Denboraldia aurrera jotzen duen einean beste gastu batzuk sortzen dira eta azken hauek Udalak ez ditu bere gain hartzen: botikinak, kartelak, web orrialdea, zonaldean antolatzen diren gertakizunak, eskualde barruko eta kanpoko torneoetara eta partidu profesionaletara joatea eta denboraldi bukaerako afariak.

ESTATUTOAK

Kubaren funtzionamendua arautzen dute, 2009ko azaroaren 22an onartu ziren eta geroztik indarrean daude.

Estatutuak

BAZKIDE IZATEAREN GARRANTZIA

Aurrean aipatutakoa aurrera eraman ahal izateko Klubeko Bazkide eta Zaleek kuotak ordaintzen dituzte eta nahikoa ez denez, Klubak laguntzaileak eta gauzazko laguntzak bilatzen ditu, loteria salmenta antolatzen du,…

CBASK Klubari buruz hitz egiten dugunean, saskibaloi jokalariak diren gure seme-alaben gurasook osatzen dugun klubaz ari gara. Beraz, Klubeann parte hartzeko ANIMATZEN ZAITUZTEGU.

Gure eskarmentuagatik ongi ezagutzen dugunez, bazkide izatea eta Batzorde kidea izatea ere gomendatzen zaituztegu modurik onena uste bait dugu gure seme-alaben heziketa arlo garrantzitsu honetan esku hartzeko.

Dena den, CBASKeko estatuen 12. artikuloaren arabera: “Kirol eskoletan bi urte egon diren jokalariak, hirugarren urtean jarraitu ahal izateko, gurasoetako batek gutxienez edo tutoretza duenak klubeko kide izan beharko du nahitaez”.

GURE EGOITZA

Gure egoitza Altsasuko Erkuden, 8 kalean dago.

ZELANDI POLIKIROLDEGIA

Altsasun jokatzen dugunean, partiduak Zelandi Polikiroldegian jokatzen dira, Aminaespila z/g kalean.