Asteburuko partiduak

2018ko urtarrilak 25

Asteburuko partiduak

2018ko urtarrilak 18

Larunbat honetan, hilak 20, egun bikaina izan daiteke CBASK taldearentzat eta zure laguntza behar dugu. 16:45etan senior mailako lehenengo bi lehen taldeen arteko partidua. Lehenengoa, Lizeo Monjardin, 9 garaipen eta porrot bat. Bigarrena, CBASK Altsasu, 9 garaipen eta porrotik ez.

ZATOZ ZELANDIRA ETA ANIMATU GURE TALDEA. GUZTIOK ELKARREKIN LORTUKO DUGU!!!

AUPA ALTSASU!!!

Asteburuko partiduak

2018ko urtarrilak 11

Juanjo Marin Memoriala ospatuko dugu

2017ko abenduak 27

Aurten Juanjo Marin Memoriala goizetik hasiko da. Denak gonbidatuta zaudete! Zuen zain egonen gara!

Asteburuko partiduak

2017ko azaroak 29

Asteburuko partiduak

2017ko azaroak 22

CBASK-ko ohiko bilera orokorra

2017ko azaroak 19

Azaroaren 23an, osteguna, C.B.A.S.K Club Baloncesto Alsasua-Altsasuko Saskibaloi Kluba-ko ohiko bilera orokorra ospatuko dugu.

Ordua: 1. deialdia 19:00etan eta 2. deialdia 19:05etan.

Tokia: Iortia kultur gunean.

Gai-zerrenda:

  • Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena.
  • Urteko balantzea. Egindako jardueren laburpena.
  • Datorren urterako helburu eta jarduerak.
  • CBASKen zuzendari-batzordea berritzea.
  • Eskari-galderak.

Saskibaloi sustapenean denok dugun interesagatik zu etortzea espero dugu.

Asteburuko partiduak

2017ko azaroak 15

Asteburuko partiduak

2017ko azaroak 8

Txapeldunorde senior mailan bigarren urtez jarraian

Oberenako polikiroldegian jokatu zen gizonezkoen Senior mailako finalean Megacalzado Ardoi izan zen txapeldun CBASKeko irabazi ondoren.

Larunbatean jokatu ziren finalerdiak. Bi partidu zirraragarri eta berdintasunez beteak. Denetarik egon zen eta bi taldeak irabaziz joan ziren partiduan, Megacalzado Ardoik Escaleras Aguerriri 57-67 irabazi zion.

Bigarren finalerdian etxeko Oberenak lehengo denboraldiko txapeldunordea zuen aurrean, CBASK. Partidua berdinduta igaro zen hasieratik bukaera arte alde txikiekin bi taldeentzat. Azkenean, Altsasukoak hobe aritu ziren eta partidua irabazi zuten 67-69.

Finalean, Megacalzado Ardoi oso ondo hasi zen eta hori izan zen partiduko kakoa Zizur Nagusikoak CBASKeri irabazteko. Altsasukoak erreakzionatzen zuten bakoitzean, urdinak aurre egiten zieten. Bukaeran, Megacalzado Ardoik irabazi zuen 51-57.

Baskonia – Valencia Basket partidura joan ginen

Martxoaren 5ean Vitoria-Gasteizko Buesa Arenan jokatu zen Baskonia eta Valencia Basketen arteko partidura joan ginen.

Partidu zirraragarri bat ikustera 90 pertsona baino gehiago bertaratu ginen. Atsedenaldi batean gure bi jokalarik, Eider eta Imanolek, jauzi libreetako lehiaketa batean parte hartu zuten.

Partidua bukatu zenean, pistara jeitsi ginen eta argazki bat atera genuen Aker maskotarekin.